37 lagun elkartu dira Berako Agerra Mendi Taldeak Goizuetara antolatutako irteeran

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 25a, 12:30

Beratik Goizuetara bidean Artikutzatik pasa ziren, eta taldeko argazkia atera zuten.

Urteroko irteera klasikoa izaten du Berako Agerra Mendi Taldeak Beratik Goizuetara egiten duena. Igande honetan egin dute aurtengoa, eta 37 lagun bildu ziren denera. 27 lagunek osatu zuten Agerratik Goizueta arteko bidea oinez, eta bertze 10 lagun autobusez joan ziren. Eguna Oxeguarda  jatetxean egindako bazkariarekin borobildu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun