Arbolaren Eguneko landaketak gaur eginen dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 24a, 09:30

Galderkopagoetak lehenbiziko lanak egin zituzten larunbatean eta gaur joanen dira ikastetxeetatik landaketak egitera. Argazkia: Beti Gazte

Ohi bezala, bi egunetan banatutako Arbolaren Eguna antolatu du berriz ere Lesakako Beti Gazte elkarteak, Irain eskolaren, Tantirumairu ikastolaren eta udalaren laguntzarekin. Otsailaren 22an, larunbatean, Gardelkopagoetako eremua garbitzera, piketeak sartzera eta zerrakurak egitera joan ziren zenbait lagun. Ondotik hamaiketakoa izan zuten. Ikasleak arbolak landatzera asteazkenean joatekoak ziren, baina eguraldi iragarpena kontuan hartuta, landaketak aitzineratu eta otsailaren 24an, astelehen goizean joanen dira, Irain eskolatik eta Tantirumairu ikastolatik txangoak eginez. Lagundu nahi duenak, goizeko hamarrak aldera Gardelkopagoetara agertzea aski du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun