«Baserrietan harrera hagitz ona egiten digute»

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 22a, 10:00

Título 1503282

Iker BIZENTE MAIA, Etxalarko gaztea

Aurkeztu zure burua. Nor da Iker Bizente?

25 urteko etxalartarra, lagunekin egotea eta naturaz gozatzea gustuko duen gaztea.

Zein dira zure zaletasunak?

Frontoiko kirolak, motor mundua eta bizikletaz zein oinez mendian ibiltzea gustatzen zait. Horretaz gain, lagunekin elkartu, otordu ederrak prestatu eta besta polit batzuk egitea ere gustuko dut.

Zer gustatzen zaizkizu gehiago, inauteak edo herriko bestak?

Bi bestek dauzkate bere berezitasunak eta biek aunitz gozatzen ditut.

Zer dute Etxalarko inauteek bertze herrietako inauteek ez dutenik?

Nere herriko inauteak direla eta  inauteetako astelehenean baserritan barna egiten dugun eskea hagitz polita izaten da.

Ttikia zineneko inauteen zein oroitzapen duzu?

Inauteetako asteartean izaten ziren karrozak eta bertan sortzen zen giroa.

Eta gaur egun zein da egunik edo momenturik politena?

Momentu bat aukeratzea zaila da eta bi aukeratuko nituzke. Batetik, igandeko kinto besta eguna berezia izaten da adin guzietako herriko kintoak ateratzen garelako eta giro berezia sortzen delako. Bertzetik, inauteetako astelehenenean goizean goizetik gosaltzen hasi eta baserriz baserri eskean ibiltzea arratsera arte berezia izaten da, batez ere baserri guzietan egiten diguten harrera onagatik.

Noiz hasten zarete inauteak antolatzen?

Guti goiti-beheiti hilabete bat lehenago elkartzen gara herriko gazteak.

Etxalarkoez aparte, zein bertze inauteetara joateko ohitura duzue? 

Etxalarkoak igandearekin hasten ditugunez, inauteak ortziralean Donezteben besta eder bat eginez hasteko ohitura dugu.

Bestondoa pasatzeko zein izaten da zure trukua?

Bestatik etortzerakoan ahal bada gasna pixka bat jan, lo eder bat egin eta ernatzerakoan amaren zopa goxoa bazkaltzea.

Inauteak pasata zein dira zure asmoak epe motzera?

Lagunekin bertze herrialde batera bidaia motz bat antolatzea.

Eta epe luzera?

Maite dituzten pertsonekin denbora pasatzea eta ahal den neurrian bizitzaz disfrutatzen saiatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun