Etxalarko Altxata elkartearen urteko batzarra eginen dute otsailaren 22an

Ttipi-Ttapa 2025eko otsailaren 20a

Etxalarko gasna lehiaketa da Altxata elkarteak antolatzen duen ekitaldi nagusietako bat.

Etxalarko Altxata Kultura eta Kirol Elkartearen urteko batzar orokorra eginen dute otsailaren 22an, larunbat honetan, 18:30ean hasita, Pello Apezetxea Kulturgunean. 2024ko kontuak azaldu eta aurtengo dituzten egitasmoak errepasatzeaz gain, bertze zenbait gai ere landuko dituzte, eskari-galderen txandaren aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun