Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilari Felix Tabernak herritarren partaidetzako jardunbide egokien lau aitorpen eman zizkien otsailaren 19an Lesakako Udalari, Iruñeko San Frantzisko ikastetxe publikoko gurasoen elkarteari, Sare elkarteari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari.
Lesakako Udalaren kasuan, toki erakundeei egindako jardunbide egokiaren aitortza izan da, Alondegia berrasmatzeko prozesu parte-hartzaileagatik; Lesakako erdigunean dagoen udal eraikin bat da Alondegia, eta elkarteek, partikularrek, kultura taldeek eta teknikariek parte hartu zuten. Alondegiaren erabilera definitzeaz gain, herriko arazoak eta beharrak antzemateko ariketa kolektiboa egin zen, komunitate sentimendua eta udalaren eta bertako herritarren arteko harremana indartu zen.