Bertsuxurla sariketako finalean ariko da Josu Txoperena bertsolari lesakarra

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 18a, 20:00

Bertsuxurlako bigarren kanporaketan parte hartu zuten bertsolariak.

Bertsuxurla binakako sariketako finalera sailkatu da Josu Txoperena bertsolari lesakarra. Euskal Herri osoko 12 bertsolarik hartu dute parte sariketan eta bi saio jokatuta erabaki dute zein bi bikote ariko dira finalean: Irantzu Idoate eta Araitz Katarain eta  Josu Txoperena lesakarra eta Haizea Telleria.

Eskualdeko bertze bi bertsolari ere aritu txapekelketan kantari: Kattin Madariaga aranztarra Lohanes Larrerekin aritu da kantari, eta Etxahun Azkarraga etxalartarra Lide Arregirekin.

Finala otsailaren 28an jokatuko dute Hazparneko Xuriatea ostatuan 19:00etan. June Elizondo eta Saroia Idoate ariko dira gaiak ematen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun