Julen Goia Mitxelena xakelari lesakarrak Nafarroako xake txapelketa irabazi du. Zortzi urte bakarrik ditu Goiak, baina hamar urtez beheitiko txapelketa irabazi du asteburu honetan Iruñeko Printzearen Gotorlekua Kirol Egoitzan, kategoria honetako bere lehen urtean.
Asteburu osoan lehia gogorra izan du, aurten kanporaketa formatu berria izan baitute Nafarroako txapelketan. Finaleko txanda guztietan garaipena lortu zuen.