Uztailaren 14an hasiko dira udalekuak eta 20an bukatuko, eta egunez egun herri diferentetan ibiliko dira. Uztailak 14an eta 15ean Urruñan eta Hendaian, Uztailak 16an eta 17an Saran, uztaialak 18an Igantzin eta Lesakan, eta uztailaren 19an eta 20an Oiartzunen.
Izangaiek euskaraz jakin beharko dute eta guttienez C1 maila izan beharko dute. Gainerako, ondorengo baldintzak ere baloratuko dituzte
- Begirale titulua izatea.
- Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo gaur egun ikasten egotea .
- Lan eskarmentua izateko antzeko lanetan
- Euskararekiko sentsibilizazioa izatea
- Taldean lan egiteko erraztasuna izatea.
Udalekuek irauten duten egun denetan kirol eta kultur jarduerak eginen dituzte parte hartzaileek eta begiraleen lana izanen da horiek gidatzea eta dinamizatzea. Horretarako udalekuen antolatzaileek formakuntza hartuko dute eta programazioa prestatuko dute.
Interesatuek curriculumak bidali behar dituzte oiartzun@tturttur.eus helbide elektronikora, otsailaren 28a baino lehen. Informazio gehiago nahi izatera helbide horretara, zein 943 26 01 82 zenbakira deitzen ahalko dute.
Mugaldeko Udalekua 2024an antolatu zuen lehenengoz Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Sarako Herriko Etxeak, Urruñako Herri Etxeak eta Oiartzungo Udalak lagundu zuten. Aurtengo ediziorako Euroeskualdearen dirulaguntza hartu du udalekuak.