Etxalarko Karmenen ibilbidean moldaketak egin dituzte auzolanean

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 18a, 08:00

Etxalarko Karmenen ibilbidea auzolanean moñdlatzen Mitxeltorena, Irazoki eta Alzaga. Argazkia: Miren Olaetxea

Pare bat goizez auzolanean aritu dira Juan Bautista Mitxeltorena, Hasier Irazoki eta Paxku Alzaga. Karmen Etxalarkoaren ibilbidean moldaketak egiten, pistatik Sarrikuko zubirako bidexkan. Erdi eroria zegoen bidexka zati batean pasaleku berria egin dute. 2019ko irailean estreinatu zen bidea eta tarteka mantentze lanak egiten dituzte. Urtero, udaberrian auzolana egiten da Karmen Etxalarkoaren ibilbidea zaintzeko. Norbait lan honetarako animatzen bada Miren Olaetxearekin kontaktuan jar daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun