Etxalarko herrigunean (batez ere herriko etxearen eta herriko plazaren inguruan) aparkatzeko eta ibilgailuen zirkulaziorako dauden arazoak ikusita, udalak Etxalarko trafikoa eta zirkulazioa arautzen duen ordenantza onartu nahi du. Batez ere, Andutzeta eta Jauregieta karriken arteko bidegurutzean (plazaren inguruan, herriko etxean, Elizan eta Kultur Etxean) dagoen espazioa modu egokian berrantolatzea planteatzen du udalak. Ordenantza hori osatzeko herritarren ekarpenak aurkezteko epea otsailaren 25ean bukatuko da.