Igantziko Biltoki Elkarteak antolatuta, apirilaren 27an mendi duatloia eginen dute Igantzin. Aurtengoa seigarren edizioa izanen da eta dagoeneko izena emateko aukera ireki dute. Nafarroako Mendi duatloi txapelketa ere bertan erabakiko da.
Lasterketa banaka eta binaka egiten ahalko da. Parte hartzaileek, hasteko, 2,6 kilometroko zirkuituari bi buelta eman beharko dizkiote lasterketa (5,2 km denera), ondotik 20 kilometro egin beharko dituzte mendiko bizikletarekin eta bukatzeko 2,6 kilometro lasterka. Bikoteak emakumeek edo gizonezkoek osatutakoak edo mistoak izaten ahal direla jakinarazi dute antolatzaileek. Parte hartzeko aurten 16 urteak beteak izan beharko dituzte.
Izena ematea
Izena ematea zabalik dago eta lotura honetan egin daiteke. Apirilaren 21eko gauerdian itxiko dute epea. Banaka parte hartu nahi duten federatuek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatuta ez daudenek 30 euro ordaindu beharko dituzte. Binaka egin nahi dutenek ere 30 euro ordaindu beharko dituzte.