Irteeran parte hartu nahi duenek, hiru aukera izanen dituzte Goizuetara joateko. Agerratik oinez atera nahi dutenek, 07:00etan dute hitzordua Agerra Mendi Taldearen egoitzan. Ibilbide osoa oinez egiten dutenek 29 kilometro eta 1.150 metroko igoera metatua izanen dute, eta 7 ordutan ailegatuko dira Goizuetara. Agiñaraino autobusez joan nahi dutenek Agerran izanen dute hitzordua 08:15ean eta zuzenean Goizuetara autobusez joaten nahi dutenek 11:00etan.
Goizuetara ailegatzean bazkaria Oxeguarda jatetxean izanen dute, eta autobusean itzuliko dira Berara ilunabarrean.
Izen ematea otsailaren 19a baino lehen egin behar da elkartean bertan, agerramendi@gmail.com helbidera idatzita edo 647 29 61 04 zenbakira mezu bat idatzita. Antolatzaileek jakinarazi dute ez dutela bere gain hartuko ibilbidean izaten ahal diren ezbeharren ardurarik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!