Emakumeek historia liburuetan duten presentzia murritzari buruz aritu dira Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 10a, 14:00

Emakumeek historia liburuetan duten toki eskasa izan zuten mintzagai atzo arratsaldean Beran. Espidobaitak eta Goldatzek antolatuta, merienda-tertulia egin zuten Mattane Rodriguez eta Nahia Senper historia irakasleak gidatuta.

Rodriguezek eta Senperrek azaldu zutenez, historia liburuetan «ahantzi» arren, emakumeak beti egon dira presente historian. Europako historian esanguratsuak izan diren emakumeak nabarmendu zituzten eta baita eskualdekoak ere, Frantxia Halzuet Altzate edo Carmen Baroja erraterako.

Meriendaren bueltan, arratsalde polita pasatu zuten bertaratutakoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun