Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak bigarren aldiz antolatutako eskuz binakako pilota txapelketaren barrenean, senior mailako jardunaldia jokatu dute ortzegun arratsaldean, Lesakako udal pilotalekuan. Kategoria honetan ari den lesakar bakarra, Oier Orbegozo aritu zen lehen partidan, Gorritirekin bikote eginez. Partida lehiatua eta berdinduaren ondotik, 20-22 galdu zuten Amezketako Zazpi Iturriko Gorostidiren eta Tolosa-Aurrerako Garciaren kontra. Bertze bi partida ere jokatu zituzten, baina ez zen halako berdintasunik izan. Elizalde iturendarrak eta Santesteban zubietarrak 22-16 irabazi zieten Olaizolari eta Leoneti.
Senior mailako emaitzak, Lesakan
- Orbegozo eta Gorriti (Arkupe), 20 – Gorostidi (Zazpi Iturri) eta Garcia (Tolosa-Aurrera), 22
- Lizeaga (Mundarro) eta Aranguren (Eple), 22 – Sasiain (Ataun) eta Beloki (Gazteleku), 5
- Elizalde (Beti Onak) eta Santesteban (Irurtzun), 22 – Olaizola (Abantzu) eta Leonet (Oiarpe), 16
- Ituarte eta Erle (Lapke), 0 (ez ziren agertu) – Llorente eta Plaza (Najerino), 22