Emakumeek historia liburuetan duten leku murritzari buruz ariko dira solasean igandean Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 6a, 10:00

'Emakumeak historia liburuetatik at' merienda-tertulia eginen dute igande honetan, otsailaren 9an, Beran. Goldatz talde feministak eta Espidobaita elkarteak antolatu dute hitzordua, eta 17:00etan izanen da Espidobaita elkartearen egoitzan.

Antolatzaileen arabera, hitzaldiaren helburua «ahaztutakoak oroitzea eta emakumeak subjektu aktibo gisa duen eta izan duen papera nabarmentzea da. Historiak beti nabarmendu baitu gizonezkoen figura arlo guztietan, eta emakumea izan baita ikusezin nagusia». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun