Arkupe elkartearen eskuz binakako pilota txapelketako senior mailako jardunaldia jokatuko dute ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 5a, 15:00

Senior mailako jardunaldia jokatuko dute ortzegun arratsaldean Lesakan.

Lehen partidan, Oier Orbegozo lesakarra eta Gorriti, Gorostidiren eta Garciaren kontra ariko dira

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak bigarren aldiz antolatutako eskuz binakako pilota txapelketaren barrenean, senior mailako jardunaldia jokatuko dute otsailaren 6an, ortzegun arratsaldean, Lesakako udal pilotalekuan. Kategoria honetan ari den lesakar bakarra, Oier Orbegozo ariko da lehen partidan.

Senior maila, ortzegunean 18:30ean Lesakan
  • Orbegozo eta Gorriti (Arkupe) – Gorostidi (Zazpi Iturri) eta Garcia (Tolosa-Aurrera)
  • Lizeaga (Mundarro) eta Aranguren (Eple) – Sasiain (Ataun) eta Beloki (Gazteleku)
  • Elizalde eta Santesteban (Irurtzun) – Olaizola (Abantzu) eta Leonet (Oiarpe)
  • Ituarte eta Erle (Lapke) – Llorente eta Plaza (Najerino)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun