Agate deuna bezperan karrikan kantari aritu dira Berako Labiaga ikastolakoak

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 5a, 10:00

Azken urteetako ohitura berrituz, atzo, Agate Deunaren bezperan, karrikara atera ziren Labiaga ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoak. Makilak eskuetan zituztela eta txarangaren laguntzaz, Santa Agedako ohiko koplak Labiagaren 50. urteurrenari erreferentzia egiten zietenekin tartekatu zituzten Merienda goxo batekin eman zioten egunari bukaera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun