Lesaka eta Igantzi arteko errepidea hiru astez itxiko dute

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 3a, 17:30

Lesakako Udalak bando bidez jakinarazi duenez, aste honetan Lesaka eta Igantzi lotzen dituen errepidean obrak egiten hasiko dituzte.

Zehazki, 2023ko maiatzeko euriteek eragindako erortza konpontzeko eginen dituzte lanak. Ubiria enpresa arduratuko da lanak egiteaz eta harri lubeta bat eraikitzea aurreikusi dute. Errepidea hiru astez itxiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun