Antzinako pala txapelketa gogoratzeko asmoa dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 4a, 08:00

2001eko Igantziko pala txapelketako finalistak.

Apirilaren 5ean bazkari bat egiteko asmoa dute eta, horren bueltan, partidaren bat ere jokatu nahi dute

Igantzin pilotak jarraitzaile aunitz dituela gauza jakina da, baita pala modalitatean ere. Horren erakusle da 1980tik 2007ra herrian pala txapelketa antolatu izana. Horri tiraka, txapelketa haietako partaide batzuk ekitaldi berezi bat antolatzeko asmoa dute. Bazkari baten bueltan, garai hartako argazkiak ikusiz eta, agian, partida bat jokatuz, garai haiek gogoratzeko aitzakia ederra topatu dute. Apirilaren 5erako egina dute hitzordua eta dagoeneko Biltokin paratua dago bazkarira apuntatzeko zerrenda.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun