Arantzako Udalak gonbidatuta, Ekain Ibarguren artistak bere ikuskizuna egin zuen larunbatean. Jendearen ikusmina piztu zuen, eta horren seinale, ederki bete zen eskolako gimnasioa. Bildutakoak aski tarte ederra pasatzeko aukera izan zuten.
Igande arratsaldean, berriz, Arantza Bizirik taldeak eta Arantzako Udalak antolatuta, Vidas irrenovables. Naturaleza o miseria dokumentala pantailaratu zuen Francisco Jose Vaquero zuzendariak. 25 bat lagun bildu ziren liburutegian, berriztagarrien makroproiektuen ondorioak agerian uzten dituen dokumentala ikustera. Dokumentalaren ondotik, zuzendariarekin solas egiteko aukera izan zuten herritarrek.
Argazkiak: J. Oskoz eta G. Pikabea.