Honakoa da kontaketaren sinopsia: Itsaso protagonistak piraten ontzi bat jasoko du urtebetetze opari gisa. Hunkituta, hondartzara eramaten du uretan jartzeko, baina olatu erraldoi batek urrutira eramaten du. Etsita, Itsaso, itsasora doa bere itsasontziaren bila… eta bere bidaian, itsaspeko mundu harrigarri eta kutsadurak suntsitua aurkituko du. Itzalen, efektu bisualen eta narratiba dinamiko baten bidez, ikusleak Itsasorekin batera joango dira ozeanoaren hondora, eta itsasoko izakiak ezagutuko dituzte, itsasoaren egoera tristea erakusteko: plastikoan harrapatutako dortoketatik hasi eta kaltetutako koralezko arrezifeetara arte. Baina, iluntasuna gorabehera, itxaropen-mezua ere transmititzen du ikuskizunak, eta erakusten du aldaketa posible dela denok bat egiten badugu gure itsasoak babesteko