Patri Arburua

'Gogoa pauso, pausoa bide' dokumentalaren aurkezpen ekitaldia izan zen ortziralean Lesakan

Xorroxin irratia 2025ko ots. 3a, 14:07

Hitzordua, estreinatu ondotik egitea erabaki genuen. Bitartean gurean ere aditu duzue honen berri: soinu deia dela nola albistegiak direla, 'Gogoa pauso, pausoa bide' dokumentalaren berria eman dugu. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak ondu duen lana da.

Bortzirietan, 1970-1990 bitartean, euskara biziberritzeko prozesua nolakoa izan zen kontatzen duen dokumentala aurkeztu zen ortziralean. Urteetako lanaren fruitua da, hainbat herritarrek egindako lanari aitortza eta gaur egungo belaunaldiek jakin dezaten gaur den egunean dauden hainbat entitate, hedabide eta bertze, nondik heldu diren.

Lesakako eta Berako hitzorduetara hurbildu zirenek, ikusi ahal izan zuten dokumentala. Ortzirale honetan, Arantzan, Etxalarren eta Igantzin dira hitzorduak.

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun