Ura moztuko dute bihar goizean Berako Kanttonberri eta Legia karriketan

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 3a, 12:30

Bihar goizean moztuko dute ura 09:00etatik eguerdira arte.

Berako Udalak jakinarazi duenez, bihar, goizean, otsailak 4, ura moztuko dute Kanttonberri karrikan eta Legia karrikako 19tik 55 zenbakira arteko etxeetan. 09:00etan moztuko dute ura, eta eguerdira arte iraunen du mozketak.

Gainera, Altzate karrikan, Altzateko plazan, Itzea karrikan, Iparraldea karrikan eta Uraldea karrikan uraren presioa murriztuko dute ordu tarte horretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun