Ortzirale honetan, urtarrilaren 31n bukatu da Lesakako inauterietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea eta aurkeztutako lan guztiekin erakusketa bat osatuko da liburutegian, otsailaren 3tik 8ra (biak barne). Lanak ikusteaz gain, bozkatzeko aukera ere izanen dute lesakarrek, herri bozketak erabakiko baitu aurten ere irabazlea.
Horretarako, erakusketak irauten duen bitartean, bertan, Lesakan sortuek edo bertan erroldatuak direnek bozkatzeko aukera izanen dute aipatutako egunetan. Otsailaren 3tik 7ra, astelehenetik ortziralera, 14:00etatik 20:00etara izanen da ikusteko eta bozkatzeko aukera eta otsailaren 8an, larunbatean 11:00etatik 13:00etara. Kartel irabazleak 250 euro hartuko ditu. Lesakako Udala jabetuko da lan sarituez eta bertzeak itzuli eginen dira.