Europako kode horrek pertsona bakoitzak hartzen ahal dituen neurriak ditu helburu, minbiziari aitzintzeko gomendio zerrenda hau bildua du:
- Ez erretzea.
- Etxea eta autoa kerik gabeko gune bilakatzea.
- Pisu osasungarria izatea.
- Egunero ariketa egitea eta jarrita pasatzen den denbora murriztea.
- Osasuntsu jatea: behar adina zereal integral, lekale, fruta eta barazki jatea; jaki hiperkalorikoak murriztea, edari azukredunak eta haragi prozesatuak baztertzea…
- Alkoholaren kontsumoa murriztea.
- Eguzkitan sobera denbora ez pasatzea, eta bereziki haurrek. Horrekin lotuta, eguzkitik babestekoak erabiltzea eta aldiz, eguzki izpien kabinarik ez erabiltzea gomendatu du.
- Lanean minbiziaren eragileetatik babestea.
- Etxean erradiaziorik dagoen ikustea eta, hala bada, neurriak hartzea.
- Emakumeen kasuan, alde batetik, niniari titia ematea, haurrari bularra emanez gero, minbizia izateko arriskua murrizten delako; eta bertzetik, menopausiarako hormona bidezko terapia ordeztailearen tratamendua (THS) murriztea.
- Seme-alabei, jaioberriak direnean B hepatitisaren kontrako txertoa paratzea, eta neskei giza papilomaren birusaren kontrako txertoa paratzea.
- Minbizia detektatzeko programetan parte hartzea: kolon-ondesteetakoa (emakumezkoek eta gizonezkoek), bularretakoa (emakumezkoek) eta utero lepokoa (emakumezkoek).
Guztia Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak prestatutako dokumentazioan ageri da.