Zentral eolikoak eskualdean

Makroproiektuen ondorioak hizpide dituen ‘Vidas irrenovables’ dokumentala ikusgai Arantzan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 31a, 13:00

Arantzan egin nahi duten makroproiektu eolikoaren kontra sortutako Arantza Bizirik taldeak eta Arantzako Udalak antolatuta, Vidas irrenovables. Naturaleza o miseria dokumentala ikusteko aukera izanen da igande honetan, otsailaren 2an, Arantzan. Gainera, Francisco Jose Vaquero zuzendaria bera ere bertan izanen da.

17:00etan hasiko da dokumentala eta, ondotik, zuzendariarekin solasaldia izanen da.

Dokumentalean makroproiektu eolikoen ondorioak ageri dira. Erregai fosiletan oinarritutako energia iturriak energia iturri berriztagarriekin ordezkatuta, Espainiako landa munduko ekosistemak, ekonomiak eta gizarteak hondatzen ari direla kontatzen du. Eta egungo egoerarekin kezkatuta, estatu mailan borrokan ari diren kolektiboen eta herritarren esperientziak ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun