Lesakako Irain eskolako IkasNova gelaren aurkezpena eginen dute otsailaren 4an

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 31a, 09:00

Lesakako Irain eskolan ezarri duten IkasNova ikasgela aurkezteko saioa eginen dute asteartean.

Asteartean 10:00etan ongi etorria eginen zaie inguruko eskolei eta gelaren funtzionamendua erakutsiko dute

Lesakako Irain eskola publikoko IkasNova gelaren aurkezpena eginen dute otsailaren 4an. Asteartean, 10:00etan, inguruko eskolei ongi etorria eginen zaie eta Ikasnova gelaren funtzionamendua ikusiko dute. 10:40an, Irain eskolak IkasNova gela lortzeko (eskualdeko lehenengoa) lortzeko prozesuaren azalpena eginen dute eta galderak erantzuteko prest izanen dira. Gelako hornidura guztia ezagutzeko aukera izanen dute: 3D inprimagailua, robotak, Chromeko erremintak eta bertzelakoak. Azkenik, kafea hartu eta agurra eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun