Inauterietara begira, Etxalarko inauterietako argazki bilketa paratu du martxan Etxalarko Udalak, bideo bat osatzeko. Oraingo edo lehengo argazkiak dituen edonork, otsailaren 7a baino lehen bidali behar ditu kulturetxea@etxalar.eus helbidera. Paperean edo euskarri fisikoan ere entregatu daitezke kultur etxean bertan.