Inauteriei buruzko bilera irekia eginen dute Beran ortziralean

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 29a, 18:00

Hilabete eskas falta da Beran inauteri giroan murgiltzeko, eta prestaketa lanetan hasiak dira. Horretarako, bilera irekia deitu du udalak ortziralerako. 19:00etan paratu dute hitzordua Beralandetan, eta eskatu dute guttienez kuadrilla bakoitzeko lagun bat bertaratzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun