Denboraldi hasiera ederra egin du Julen Goia xakelari lesakarrak

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 28a, 19:00

Julen Goia Mitxelena xakelari lesakarra garaile igandean FEC Bedruna txapelketan.

Julen Goia Mitxelena xakelari lesakarra hamar urtez beheitiko kategorian lehiatzen hasi da denboraldi honetan eta ederki hasi dela eran daiteke. Oberena eta FEC Bedruna txapelketetan garaipena lortu zuen abenduaren 23an eta igande honetan, urtarrilaren 26an. Horretaz gain, podiumera igotzea lortu zuen Jokin Lizarraga (azaroaren 23an) eta Berriozarko (urtarrilaren 2an) txapelketetan. Lekunberriko txapelketan ere seigarren izan zen, partida bakarra galduta.

Hamabi urtez beheitiko Espainiako taldekako txapelketan ere parte hartzeko aukera izan zuen, baita zenbait open txapelketetan ere. Esperientzia pilatzen ari da Julen Goia eta maila geroz eta hobean ari da jokatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun