San Antonerako ibilaldi arautuko sariak eman ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 28a, 14:00

Fermin Bertiz, Enaitz Oskoz, Mikel Urdangarin, Beñat Zelaieta eta Aitor Galardi, San Antonerako ibilaldi arautuko sariak hartu ondotik, Beti Gazte elkartearen egoitzan.

Enaitz Oskoz, Mikel Urdangarin eta Beñat Zelaieta hirukoteak lortu du lehen saria eta Fermin Bertizek eta Aitor Galardik bigarrena

Lesakako Beti Gazte elkarteak urtarrilaren 19an San Antonera antolatutako ibilaldi arautuko sariak banatu zituen astelehenean. Lehen saria Enaitz Oskoz Anzizar, Mikel Urdangarin Taberna eta Beñat Zelaieta Egia hirukoteak eskuratu zuen eta bigarrena, Fermin Bertiz Arrieta eta Aitor Galardi Txoperena bikoteak. Beti Gazteko zuzendaritza batzordeko Argiñe Ordoki Urkixoren eskutik hartu zituzten sariak.

Gogoratu behar da 84 mendizalek parte hartu zutela Plaza Zaharretik Endara auzora bitarteko San Antongo igandeko ibilaldi arautu honetan, 24 bikote eta 12 hirukotetan banatuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun