Euskal Herria eta Kataluniaren arteko senidetzea helburu duen jaialdia antolatu du Lesakako udalak otsailaren 22an, Calçtxotx! 2025 goiburupean.
Egitarauari dagokionez, larunbat horretan 12:00etan txaranga ibiliko da eta poteoa eginen dute. 14:00etan bazkaria eginen dute Paza Zaharrean. Egunaren goiburuak dioen bezala, Katalunian ohikoak diren calçotak eta Euskal Herriko txotxeko sagardoa izanen dira menuko oinarria. Bazkarirako txartelak 20 eurotan salgai daude Arrano ostatuan eta okindegian eta izena emateko azken eguna otsailaren 12a izanen da. Euria eginen balu, udaletxeko arkupeetan eginen litzateke bazkaria.
Bazkalondoan, 16:30ean, bertso glosa saioa eginen dute eta 18:30ean kontzertua izanen da Lesakako Hago Silik rock taldearekin eta Kataluniako Alt Empordàko The Rural Kids oi! taldearekin.