Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak Bortzirietako emakume*, neska* gazte eta mugimendu feministako kideei urteko lehenengo batzorde irekirako deialdian parte hartzera animatu nahi ditu. Urtarrilaren 30ean, ortzegunean 18:00etan eginen dute Lesakako Koskontako Bidea 7ko udal aretoan, bigarren solairuan. Berdintasun Zerbitzuaren planaren jarraipena egin, ekintza espezifikoen garapenaren berri eman eta interes komuneko berdintasun proiektuen inguruan aritzeko, urtean bitan ematen den espazioa da batzordea.
Bertzeak bertze, 2025eko zerbitzuaren zenbait egitasmo aurkeztuko dituzte eta M8ko kanpaina-ekitaldien gainean hitz eginen dute.
Informazio gehiago jaso nahi baduzu edo gairen bat proposatu nahi duenak Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuarekin jar daiteke harremanean, berdintasuna@bortziriakberd.eus posta elektronikora idatziz edo 722 69 30 78 zenbakira deituz.
«Zuen ahotsa eta ekarpenak entzun nahi ditugu. Animatu!» dio, bukatzeko, Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuaren oharrak.