Bortzirietako Hiri-Hondakin Mankomunitatearen arduradunaren lanposturako izena emateko hondarreko egunak dira

Bortzirietako Garbigunearen inaugurazioa, Alkaiagan, 2019an.

Ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko ere baliagarria izanen da deialdia eta izena emateko epea urtarrilaren 27an bukatuko da

Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen zerbitzuen arduradunaren lanpostua lehiaketa-oposizio bidez betetzeko, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi osoan, eta ordezkapenak, bajak edo errefortzu-beharrak egiteko izangaien zerrenda osatzeko lanpostu deialdia egin du. Izena emateko epea urtarrilaren 27an bukatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun