Gogoratu behar da joan den larunbatean Gernika-Lumon jokatutako lehen jardunaldian Beti Gazteko taldeak nagusitu zirela. Emakumeen 540 kiloko kategorian, Beti Gaztek tiraldi guztiak irabazi zituen lehenbiziko postua eskuratzeko, bigarren Ibarra izan zen, hirugarren Badaiotz eta laugarren Abadiño. 640 kiloko gizonezkoetan ere Beti Gaztek tiraldi guztiak irabazi zituen, Zuraide A bigarren izan zen, Ñapurrak hirugarren, Abadiño laugarren, Zuraide B bosgarren eta Ibarra seigarren.