Lesakarren % 55ak dauka liburutegiko bazkide txartela

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 24a, 17:00

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten ere Lesakako liburutegian.

Joan den urteko datuei erreparatuz, helduen euskarazko fikziozko liburuen mailegua %73 igo da, baina halere ez da maileguen % 10era ailegatzen oraindik

Lesakako liburutegiak joan den urteko datu estatistikoen berri eman du eta horien artean nabarmendu nahi izan du helduen euskarazko fikziozko liburuen maileguen gorakada, izan ere % 73 igo da (2023ko 112 maileguetatik iazko 194 maileguetara), datuak ditugunetik kopururik handiena, nahiz eta gaztelaniazkoekin alderatuta oraindik aldea handia den».

Bertzela, mailegu guzien kopurua pixka bat jautsi da, ( - % 5a, 2023ko datuak harrigarriak zirelako batez ere: 4.778 mailegu 2023an eta 4.541 2024an); bisita kopurua ere zertxobait guttiago (- % 1,5a, 2023ko 9.136 bisitetatik 2024ko 9.016 bisitetara). Bazkideei dagokienez, herritarren % 55ek bazkide txartela du, 1.482 bazkide denera. Inoizko kopururik handiena da, kontuan hartuz hamar urte lehenago, 2014an, 814 bazkide zirela. Hamarkada honetan, urtero urtero goiti egin du kopuruak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun