Euskal Herriko lurralde denetako bertsolari gazteei bertsotan aritzeko plazak eskaintze du helburu Bertsuxurla sariketak, elkar ezagutu eta modu jostarian bertsotan elkarrekin aritzeko.
Sariketak bi kanporaketa izanen ditu: Azkaingo Xoko Onan jokatuko dute lehenengoa eta Baionako Epaiska elkartean bigarrena.
Lehenengoan Joanes Azpillaga eta Danel Herrarte, Irantzu Idoate eta Araitz Katarain eta Johane Larre eta Kattin Madariaga aranztarra.
Otsailaren 14an, berriz, honako bertsolariak ariko dira: Ibai Lekuona eta Sabin Abarrategi, Lide Arregi eta Etxahun Azkarra etxalartarram eta Haizea Telleria eta Josu Txoperena lesakarra.
Finala, berriz, otsailaren 28an eginen dute Hazparneko Xuriatean.
Saio denak 19:00etan hasiko dira eta gai emaile lanetan June Elizondo eta Saroia Idoate ariko dira.