'Alma Negra' bere azken eleberria aurkeztuko du Ibon Martinek astelehenean Berako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2025eko urtarrilaren 23a

Igone liburu dendak antolatu du aurkezpena eta herriko liburutegian izanen da.

Ibon Martin idazlea Beran izanen da astelehenean 'Alma Negra' bere azken eleberria aurkezten. Aurkezpena astelehenean izanen da liburutegian 18:30ean eta gaztelaniaz. Berako Igone liburu dendak antolatu du udalaren eta Nafarroako Liburutegi Publikoaren Sarearen laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun