Belaunaldi bakoitzeko ikasleek beren arbola landatuko dute gelakide direnekin edo izandakoarekin batera, guztira 50 arbola landatuz, ikastolan ikasi duen belaunaldi bakoitzeko bana. Haritzak, gaztainondoak, hurritzak... iazko ikasleek bildu eta ereindako hazietatik sortutako landareak dira etorkizunek oihan hori osatuko dutenak.
Ikastolan hasten den ikasle talde bakoitzak arbola berri bat landatuko du urtero. Horrela, oihan bat landatzearen eta zaintzearen prozesua proiektu pedagogiko ere bihurtu nahi dute.
09:00etan jarri dute hitzordua ikastolaren Eztegarako egoitzan eta oinez abiatuko dira Otsandara. 11:00etan hasiko da ekitaldi nagusia Otsandan bertan. Hasteko ongi etorria eginen dute, ondotik, arbolak landatuko dituzte eta argazki saioa ere eginen dute. Eguna borobiltzeko hamaiketakoa eginen dute.