Antton Telleriak ‘Ninini’ bakarrizketa eskainiko du igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 23a, 14:00

Harriondoa kultur etxean hasiko da emanaldia 18:30ean

Antton Telleriak Ninini bakarrizketa eskainiko du urtarrilaren 26an, igandean 18:30ean hasita Lesakako Harriondoa kultur etxean. Ikusmina piztu du Telleriaren bigarren komedia ikuskizunak, Lesakako udalaren webgunean aspaldian agortuak baitaude sarrerak.

NININI

NININI Antton Telleriaren bigarren komedia ikuskizuna da. Nekatutak-en arrakastaren ondotik eszenatokietara bueltan da, argi utzi nahi duen arren ikuskizun honek ez duela zerikusirik aurrekoarekin. Ikuskizun hau desberdina da. Konkretuki, okerragoa. NININI egolatriari eginiko oda bat da, Anttonek bere buruaz hitz egingo baitu etengabe, baina baita zintzotasun ariketa bat ere: Ikuskizun honetan Antton biluztu egingo da. Metaforikoki eta metaforikoki soilik, denon hobebeharrez. Hitz egingo digu bere buruarekin duen harremanaz, bere izenaz, bere bikotekideaz, komikoa izateaz eta bertsolaria ez izateaz. Egin barre berarekin edo egin barre berari. Nahi duzuna. Baina etorri ikustera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun