Euskara eta feminismoa izanen dituzte mintzagai larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko urtarrilaren 22a

Beralandetan ariko dira Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre. Iturria: Uriola.eus

Hizkuntza generoa, feminismoa eta euskara elkargunean' hitzaldia emanen dute larunbatean Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrek Beran. Eskisabel kazetaria eta Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia da eta Agirre kazetaria eta  Jakin aldizkariko zuzendaria. Euskara eta feminismoa ardatz dituen 'Trikua esnatu da' saiaketa argitaratu zuten elkarrekin 2019an.

Berako Udalak, Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak antolatu dute solasaldia elkarlanean eta larunbatean, hilaren 25ean, izanen da 12:30ean izanen da Beralandetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun