Uxue Alberdiren 'Hetero' liburuaz aritu dira Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 21a, 16:00

Uxue Alberdik Lesakako herriko etxeko pleno aretoan aurkeztu zuen 'Hetero' liburua, Maddi Ane Txoperena lagun zuela.

Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatuta, Uxue Alberdi idazlearekin solasaldia izan zuten urtarrilaren 18an Lesakako herriko etxeko pleno aretoan. Bere azken ipuin liburua, Hetero, izan zuten hizpide eta hainbat lagun hurbildu zen larunbat goizean Maddi Ane Txoperenak aurkeztutako saiora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun