'Miretsiz' pop eta jazz diskoa atera du Mikel Artieda beratarrak

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 21a, 11:00

'Miretsiz' diskoan parte hartu duten musikariak, tartean Mikel Artieda.

Pop eta jazz doinuak biltzen dituen disko berria argitaratu du Mikel Artieda beratarrak. Javier López Jaso akordeoian, Ander Zulaika baterian eta Leire Berasaluze abeslaria lagun dituela osatu du laukotea eta 'Miretsiz' diskoa argitaratu dute. 

Artiedak ahotserako moldatu ditu Musikeneko Jazz Master Amaierako errezitaldirako sortutako konposizioak. Musikariaren hitzetan, Miretsiz hausnarketarako gonbidapena da, «irudi baitu gaur egungo eromenaren erdian ezin dugula atsedenerako denborarik hartu».

Mikel Taberna beratarra aritu da hitzak edertzeko lanean, eta diskoaren azaleko irudia, berriz, Juan Garcia Caballero artista jereztarrarena da. Txalupa batean dagoen lagun bat ageri da itsasoaren gainean dagoen ilargiari begira, miresmenez.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun