84 mendizalek parte hartu dute Lesakan San Antongo ibilaldi arautuan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 21a, 10:00

Azken urteetako ohitura betez, San Antonera ibilaldi arautua antolatu zuen igandean Lesakako Beti Gazte elkarteak. Denera 84 mendizalek parte hartu zuten, 24 bikote eta 12 hirukotetan banatuak. Beti Gaztek paratutako kontrol postuetatik igaro eta Endara auzoan izan zuten helmuga, baita hotzari aurre egiteko jateko eta edateko beroak eta goxoak ere, elkarteko boluntarioen eskutik. Sailkapenaren berri oraindik ez dute eman, baina sariak izanen dira bi lehenbizikoentzat eta parte hartzaile guztiek kamisetak izan zituzten opari. Argazkiak: Beti Gaztek utziak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun