Landazelaietako parke berriaz aritzeko itzulera saioa eginen dute Lesakan urtarrilaren 24an

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 21a, 20:00

Zahar Etxearen gibeleko aldean parke berria egin gogo du Lesakako udalak. Horretaz aritzeko saioa eginen dute ortzirale arratsaldean.

Landazelaietako parke berriaz aritzeko itzulera saioa antolatu du Lesakako Udalak urtarrilaren 24an, ortziralean 18:00etan, Koskontako Bidea 7ko udal aretoan.

Zehazki, Zahar Etxearen gibeleko aldean parke berri bat egiteko asmoa du udalak eta urriaren 18an egindako saio irekiaren ondotik, proiektuaren irismena eta hurrengo pausuak kontatu nahi dizkiete herritarrei. Horregatik, ortzirale honetako bilerara joan eta parte hartzeko deia egin du udalak. Urtarrilaren 24an, ortziralean 18:00etan izanen da bilera udalaren erabilera anitzeko aretoan (Koskontako Bidea 7, 2.)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun