Auzolana egin dute Berako Matzada erreka garbitzeko

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 20a, 13:30

Berako Udalak antolatuta, Matzada erreka garbitzeko auzolana egin zuten pasa den larunbatean. Azken haizetearen eraginez eroritako arboleren bat, eta ubidean bertan zeuden hainbat adar erretiratu zituzten. Sasiak eta adaxkak garbitzeko ere aprobetxatu zuten. 

Giro ederrean egin zuten auzolana. Partaideak ez ziren hotzaren beldur izan eta uretan sartuak ibili ziren. Egitekoa gosari batekin akautu zuten.

«Auzolana herrigintzaren parte da, eta herriko bizilagunen kohesioan eta bizikidetzan laguntzen du», nabarmendu du udalak eta eskerrak eman dizkie lanean aritu ziren auzotar denei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun