Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegiko auziari buruzko solasaldia eginen dute asteazkenean Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 20a, 12:00

Aroztegiko auzipetuen egoera ezagutzeko eta elkartasuna adierazteko solasaldia antolatu dute.

Berako Espidobaita elkarteak antolatutik, Aroztegiko auziari buruz ariko dira asteazkenean, hilaren 22an, Beran. 'Lurraren defentsan, Aroztegia gelditu! Krimilalizaziorik ez!' goiburupean emanen dute solasaldia Aroztegiko Elkartasun Komiteko kideek.

Hitzordua 18:30ean izanen da Espidobaitan bertan. Horrekin batera, otsailaren 1ean Iruñean eginen den manifestazio nazionalera joateko deialdia ere luzatu dute 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun