Berako Lurraren Egunean egiten den gasna lehiaketan, Mixel gure ondoan izan dugu, bere diseinuan eta ondorengo 35 urtez jarraian.
Langile nekaezina izaki,, beti ondoan izan dugu, irribarretsu eta jator, eskatzen genuen guzia emateko.
Oroitzapen goxoak eta mina nahasian borborka datozkigun honetan, bere sendi guzia dugu gogoan.
Gure doluminak denentzako, eta besarkada bat Marie-Michele bere ematearentzako.
Eta eskerrak aunitz, bihotz-bihotzez elkarrekin bizitako momentu eder horiengatik.