Jone Goia Errandonearentzat dira Antton Telleria Lesakan ikusteko sarrerak

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 20a, 11:30

TTIPI-TTAPAk Lesakako Udalaren eskutik sarrera bikoitz bat zozketatu du heldu den urtarrilaren 26an Antton Telleria ikusteko. 41 lagunek hartu dute parte zozketan eta irabazlea Jone Goia Errandonea izan da. Zorionak!

Heldu den urtarrilaren 26an, igandea, aurkeztuko du Antton Telleria umoregile tolosarrak NININI bakarrizketa Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Emanaldia 18:30ean izanen da, baina sarrerak aspaldi agortu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun