Urte hasierarekin batera, Biofilia izeneko proiektu berrian murgildu dira Lesakako Tantirumairu ikastolako kideak. Biofiliak «bizidunekiko maitasuna edo biziarekiko maitasuna» erran nahi du eta gizakiak naturarekin konektatzeko beharraz aritzean erabili ohi da.
Horrela, urtarrilean hasi eta abendura arte, hilabetero, naturaren ezagutza eta zaintzan murgiltzeko ekintza eta erronkak garatu eta proposatuko dituzte Tantirumairu ikastolan, ikasleak protagonista direla.
Momentuz, ikastolako 2025eko egutegian ideia batzuk aitzineratu dituzte baina joanen dira pixkanaka hauek sakonago aurkeztu eta garatzen.